SCP-216 (Basque)
rating: 0

Elementuaren Zenbakia: SCP-216

Objektuaren Sailkapena: Segurua

Euste-prozedura Bereziak: SCP-216 5-Laborategian dago gaur egun. Sarrera 2. mailako baimena eskatzen du. SCP-216n grabagailuak sartzea debekatuta dago O5en onespenik gabe.

Deskribapena: SCP-216 35.6 cm-ko altuera (14 hazbete) duen burdinezko kutxa gotor bat da hainbat digitozko segurtasun konbinazio bat duena. Segurtagailuak 7 dial ditu 0-9 zenbakiak hartzen dituztenak. Konbinazioa ezin da aldatu atea irekita dagoenean. Gailuaren pisua modu geldo batean fluktuatzen du (88-B dokumentua ikusi).

SCP-216ren atea beti ireki ahal da, baina irisgarri den barnealdea aldatzen dela dirudi jarrita dagoen konbinazioaren menpean. SCP-216ren barruan jartzen diren objektuak berriro eskuratu ahal dira objektua barruan sartu zenean zegoen konbinazio berdina sartzen. SCP-216tik ateratzen diren objektuak ez dira gailuagatik kaltetuak ateratzen.

Konbinazio posible bakoitzak barrualde ezberdin bat ateratzen duela espekulatzen da, eta 4 milioi konpartimentu daude gutxi gorabehera. SCP-216ren barruan dauden objektuen kopurua ezezaguna da.

Kuts gotortuaren behealdean dagoen "3/4" esaten duen grabatu bat aurkitu da. SCP-216ren konpartimenduak natura berdintsuko beste hiru gailuekin partekatzen direla hipotetizatu da. Hipotesi hau 88-B dokumentuan egindako aurkikuntzekin kontsistentea da.


88-A. Dokumentua: █████ doktorearen Hasierako esperimentu erregistroa

- 6692724 konbinazioa jarri eta atea irekitzen da. Konpartimentua hutsik dago
- Koaderno bat eta arkatz bat barruan jartzen dira eta atea ixten da.
- 6692725 konbinazioa jartzen da eta atea irekitzen da. Konpartimentua hutsik dago.
- 6692724 konbinazioa berriro jartzen da eta atea irekitzen da. Koadernoa eta arkatza berreskuratuak izan ziren konpartimentuatik.

Note: "SCP-216 irtenbide oso eraginkor bat dirudi biltegiratzerako." - █████ Doktorea


88-B. Dokumentua: █████ doktorearen esperimentu erregistroa

Sartutako objektuen efektua SCParen masan ikusteko egindako esperimentuak.

- Unitatearen masa totala objektua sartu baino lehen: 935.877 kg
- Koaderno bat eta arkatz bat SCP-216n sartzen dira (masa totala 350 g) eta atea ixten da.
- Unitatearen masa totala objektua sartu eta gero: 935.965 kg

Espero zen masa: 936.227 kg
Oraingo masa: 935.965 kg
Ezberdintasuna: 262 g

Esperimentazioak SCP-216k objektuen masaren %25 kentzen duela erakusten du, masa SCP-216 eta beste hiru objektu hipotetikoen artean berdin banatzen dela iradokitzen du.


122-A. Dokumentua: ███████ doktorearen esperimentu erregistroa

0000000 - 0000206 konpartimentuak edukien bila aztertu ziren. 0000000 Konpartimentuak zerrauts arrastroak zituen. 0000001 - 0000206 Konpartimentuak hutsik zeuden.

Esperimentu gehiago prestatuta.


152-D. Dokumentua: █████ doktorearen esperimentu erregistroa

0000332 - 0000398 Konpartimentuak: Bakoitzak █████ ███████ren gorputzaren zati bat zeukan, 28 urteko emakume bat 20██/██/██an desagertutzat eman zena. Edukiak identifikatzeko atera ziren eta gero errautsiak izan ziren. Gibela, barea eta birikak ez ziren berreskuratu.


159-B. Dokumentua: ████████████ doktorearen esperimentu erregistroa

0000409 Konpartimentua: Jatun bizi bat (Gulo gulo; ar heldua) 30 kg-ko masa batekin. Atea ireki zen bezain laster ███████ doktorea eraso eta hil zuen eta hurbil zeuden bi D-klaseko pertsonal mutilatu zituen guardiek bost aldiz tiro eman baino lehen. Jatunaren autopsiak ez zituen anomaliarik ezagutaratu.

0000409 Konpartimentuaren geroagoko analisiak ezagutarazi du konpartimentuak jatun ile soltea, jatun gernu eta gorotz arrastroak dituela.


160-A. Dokumentua: ████████████ doktorearen esperimentu erregistroa

0000456 Konpartimentua: Ososrik kargatutako Glock 19 pistola bat errekamaran bala batekin eta zapore originaleko Klondike Bar izozki postrea. Izozki barra ez zegoen urtuta, ukimenera hotza eta horrela jarraitu zuen konpartimentuan zegoen bitartean. Inspekziorako atera zen, eta 2 minututan urtzen hasi zen. Konpartimenduan bueltan jarri zen; atea 3 orduz itxi zen, eta berriro irekia. Izozki barra egoera erdi-urtu berdinean zegoen hiru ordu lehenago bueltan sartu zenean bezala. Izozki barra kendu zen, hurbil zegoen bigarren solairuko kafeteriaren izozgailuan ordu baterako jarri zen. Ordu bat eta gero konpartimenduan jarri zen bueltan pistolarekin eta atea itxi zen.


161-A. Dokumentua: █████ doktorearen esperimentu erregistroa

0000501 Konpartimentua, hutsik zegoela konfirmatu zena, Fundazioaren GPS unitate estandar bat jarri zen bere barrualdean. Konpartimendua itxi zenean, GPSa huts egin zuen. Unitateko datuak bere berreskurapena eta gero erakutsi zuen satelitea jatorrizko kokapena konfirmatzeko ezgai zen.


174-B. Dokumentua: King doktorearen esperimentu erregistroa

6162384 Konpartimentua: 51 sagar hazi.
1846563 Konpartimentua: 22 sagar hazi.
2960104 Konpartimentua: 9 sagar hazi.
8585821 Konpartimentua: 78 sagar hazi.
1111111 Konpartimentua: sagar oso usteldu bat.


152-E. Dokumentua: ██████ doktorearen esperimentu erregistroa

██/04/16an jada irekitako konpartimentuak irekiak izan ziren edukiak egiaztatzeko. 0000332tik 0000398ra konpartimenduak ireki zirenean, gizon ezezagun baten gorputzaren zati indibidualak aurkitu ziren, 152 D esperimentuan aurkitutako orden berdinan, gibela, barea eta birikak barne. Aurreko 152-D esperimentuaren ehun arrastro guztiak, garbitu ez zirenak, konpartimendu hauetatik esterilizatu zirela aurkitu zen. O5aren direktibaren arabera, gorputz zatiak bere konpartimenduetan jarri ziren. Euste-prozedurak berrikusten ari dira.


162-A. Dokumentua: █████████ doktorearen esperimentu erregistroa (esperimentazioa █████ doktoreak egina)

█████████ bideokamara digital grabatzaile bat grabatzeko jarri zen 5500000 konpartimentuan, eta kanpora eta atera begira orientatu zen. Atea itxi zen eta 5500001 konpartimentua ireki zen. 5500001 Konpartimentua hutsik zegoen. Atea itxi zen, 5500000 konpartimentua berriro ireki zen eta bideokamara atera zen.

Grabatutako metrajea ikusi eta gero, █████ doktorea eraso iskemiko iragankor bat izan zuen.

Grabatutako metrajea █████ doktorea bideokamara kuts gotortuaren barruan sartzen eta atea ixten erakusten du. Ez da denborarik pasatzen atea berrirekitzen deneraino eta bideokamara kuts gotorratik ateratzen deneraino. Hau █████ doktoreak informatutako eszenarekin ilauna da.

Grabatutako metrajean ez dago soinu entzungarririk. Bideokamararen geroagoko analisiak kamararen osagai batzuk apurtuak izan zirela erakusten du.


162-B. Dokumentua: █████████ Dokotrearen esperimentu erregistroa

[DATU EZABATUAK]

[DATU EZABATUAK]


162-D. Dokumentua: █████████ Doktorearen esperimentu erregistroa

Grabagailu bat 5500000 konpartimentuan sartu zen eta atea itxi zen. Beste konpartimentu batzuk ireki eta itxi ziren 5500000 konpartimentura bueltatu eta grabagailua atera baino lehen.

Hurrengo fitxategiak desorientazioa, goragalea, izerditzea, etsipen ikaragarri baten sentsazioa, abdomeneko mina, izu-atakeak, migraina eta arritmiak eragiten dituela informatu da.
- Fitxategi hau ingurune seguru batean bakarrik entzun ahal da.
- Ez gidatu ezta makineria astunik erabili fitxategi hau entzutetik 24 ordu pasa arte.
- Ez egin begiko mugimendu azkarrik fitxategia entzuten duzun bitartean.

[フレーム]

« SCP-215 | SCP-216 | SCP-217 »

Cite this page as:

"SCP-216 (Basque)" by Arrokoth leche, from the SCP Wiki. Source: https://scpwiki.com/unofficial:eu:scp-216. Licensed under CC BY-SA.

For information on how to use this component, see the License Box component. To read about licensing policy, see the Licensing Guide.

Filename: SCP-216-Recording-001.mp3
Author: psh psh
License: CC BY-SA 3.0
Source Link: SCP Foundation Wiki

page revision: 3, last edited: 27 Sep 2025 21:50
Unless otherwise stated, the content of this page is licensed under Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 License
Click here to edit contents of this page.
Click here to toggle editing of individual sections of the page (if possible). Watch headings for an "edit" link when available.
Append content without editing the whole page source.
Check out how this page has evolved in the past.
If you want to discuss contents of this page - this is the easiest way to do it.
View and manage file attachments for this page.
A few useful tools to manage this Site.
Change the name (also URL address, possibly the category) of the page.
View wiki source for this page without editing.
View/set parent page (used for creating breadcrumbs and structured layout).
Notify administrators if there is objectionable content in this page.
Something does not work as expected? Find out what you can do.
General Wikidot.com documentation and help section.
Wikidot.com Terms of Service - what you can, what you should not etc.
Wikidot.com Privacy Policy.

AltStyle によって変換されたページ (->オリジナル) /