SCP-203 (Basque)
rating: 0

Elementuaren Zenbakia: SCP-203

Objektuaren Sailkapena: Euklid

Euste-prozedura Bereziak: SCP-203 3-A Biltegiratze Bunkerrean gorde behar da, ██ Ikerketa Instalazioan deskonektatuta dagoenean. Bi D-Klaseko subjektu, soinu iragazteko tresnekin ekipatuta daudenak, 3-A Bunkerra zelatatu behar dute defentsa mekanismoaren nahigabeko aktibazioaren kasuan. Aktiboa dagoenean, SCP-203 esperimentazio prozeduretara lagundua izan behar da eskolta armatu batengatik.

Deskribapena: SCP-203 adin zehaztugabeko gizon kaukasiko bat izan zela dirudi. Subjektua bi metro eta erdi (2.5) neurtzen du (metalezko armazoia subjektuaren jatorrizko altuera handitzen duela teorizatzen da bere musklatura irregularragatik) eta berrehun (200) kilogramo pisatzen ditu.

Subjektuaren hezurdura kendu da eta burdin metalezko armazoi batek ordeztu du. Armazoia mugimendu autonomoz hornitua dagoela dirudi. Bere muskulaturaren beregain, armazoi hau SCP-203ren mugimenduaren arrazoi bakarra dela dirudi. Subjektuaren gorputzaren larruazalaren atal batzuk ireki dira, larruazalpeko metalezko armazoiaren sekzio bat agerian uzten. Area horietara gehitzen, metalezko egituraren atal batzuk haragitik nahita gailentzeko egin izan direla dirudi, patroi estetiko bat jarraitzen dutela diruditzen. Subjektuaren gorputzaren "hobekuntzak" hurrengoa barne hartzen du baina ez dago honetara mugatuta:

  • Hatzak punta zorrotz batzuen bidez metro batera (1) luzatu egin dira gutxi gorabehera.
  • Ezpainak kendu dira, SCP-203 masailezurra ez duela erakusten, buruhezurra pieza bakar barnehuts bat dela adierazten. Geratzen den ahozko ehuna 'buruhezurrera' lotuta dago amu-formako protuberantzia batzuekin. Ahoaren lekuan, audio-transduktore txiki baten moduko bat soldatu da. "Hobekuntzak" oinarrizko bokalizazio batzuk produzitzen ditu mekanismo ezezagun baten bidez.
  • Bizkarrezurra zatitutako burdinezko barra batekin ordezkatu da, arrantz zorrotz batzuk soldatuta dituena.
  • Hankak bi artikulazio gehigarri dituzte (digitigrado funtzional batean bihurtzen) funtzio ezezaguneko altzairuzko tubo batzuek hauetatik gailentzen dira eta bizkarrera lotzen dira.
  • Kaxa torazikoa bularrezurrik ez dauka, larruazala barrurantz tiratzen subjektuaren diafragma uzkurtzen denean.
  • Belarriak kenduak izan dira, geratzen den larruazala elkar grapatuta.
  • [EZABATUTA] erauzita.
  • Behatzak kenduta, eta burdinezko pieza solido batekin ordezkatuta, "altzairuko oin" bota baten metalezko txertaketa baten antza lauso bat izaten. Taloiak antzeko metalezko mentuekin "hobetuak" daude.
  • Begiak mantendu dira, baina aurrera begiratzen duten posizio batean finkatu dira begi-arroetatik gailentzen diren orratz batzuetatik. Irisak etengabe dilatatuak daude eta ez dira fotoerreaktiboak.

Nahiz eta ahots-kordik ez izan, SCP-203 ahoz komunikatu daiteke bere aurreko-plakaren transduktorearen bidez. Ingelesa puntu batera arte ulertu ahal dezakela dirudi, baina bere hizkuntz nagusia momentura ezezaguna zen arabierarren dialekto bat da. SCP-203k ez dauka "hobekuntzak" baino lehenagoko bizitzaren oroimenik, ia-etengabeko mina eta nahastea sentitzen duela izan ezik.

SCP-203 72 ordu irauten duen energia zelula batekin funtzionatzen duela dirudi, hau eta gero subjektua hibernazio egoera batean sartzen da 3 eta 4 ordu artean irauten duena. Subjektuak ezin du energia iturria nahita itzali, nahiz eta lo aldi hauek bere zorigaiztoko existentziarako ihesbide bakarra dela adierazi izana. Subjektuak esaten duenaren egiatasuna egiaztatzeko modurik ez dagoenez, subjektuaren tristura eta depresio adierazpen guztiak pertsonalean erantzun enpatikoak sortzeko saiakeratzat hartuko dira eta ez dira kontuan hartu behar.

X-izpiak, OTA, eta irudi bidezko diagnostikoko beste moduak SCP-203ren barne funtzionamenduan sartzea ez gai izan dira maila subkutaneoaz haratago, eta miaketa-kirurgia bigarren mailako defentsa mekanismo bat aktibatzen du [ZENTSURATUTA] egiten duena.

Duela gutxi SCP-203 maiztasun-handiko burrunba bat igortzeko gaitasuna daukala aurkitu da, soinu akoplatuarekin azaleko antza daukana, gizakiaren nerbio-sisteman kalte handiak eragiten dituena. Hala ere, mekanismo hau bakarrik subjektua zirikatzen edo zauritzen denean aktibatzen da. Gaitasun honi buruzko informazio gehigarrirako, ikusi erantsitako esperimentuen erregistroa.

SCP-203, aukera askotan, anestesikoak, analgesikoak eta batzuetan, narkotikoak eskatzen ditu. Eskaera hauek baimenaren zain daude.

Esperimentuaren Formatua:
Subjektua:
Esperimentuaren ardura duen ikertzailea:
Indukzio Metodoa:
Emaitza: [Esposizioa eta gero pasatako denbora]:

Subjektua: D-104 pertsonala
Esperimentuaren ardura duen ikertzailea: N/A
Indukzio Metodoa: D-104k SCP-203ri nahigabe jotzen dio gordetegian sartzeari uko egiten dionean. Defentsa mekanismoa aktibatzen denean, D-104 bere erasoarekin jarraitzen du, eta SCP-203 eustera sartzen behartzen du.
Emaitza:
[Esposizioatik minutu 1 beranduago]: Subjektua buruko min larri bat nabaritzen du.
[Esposizioatik 15 minutu beranduago]: Subjektuaren buruko mina intentsitatean hazten da eta bere belarriak odola jariotzen hasten dira. SCP-203 bere kirrinkarekin jarraitzen du. (Oharra: D-171, zerbitzuan zegoen guardia bat ez dira soinuagatik eraginduak izan)
[Esposizioatik 20 minutu beranduago]: Subjektuak bere postua uzten du eta bere burua erizaindegian sartzen du.
[Esposizioatik 30 minutu beranduago]: Subjektuak konbultsioak izaten hasten da. Subjektua gorputz-adar guztietatik odol jarioak izaten ari da.
[Esposizioatik 35 minutu beranduago]: Subjektua behin eta berriz "ixilarazi mesedez" oihukatzen hasten da, nahiz eta SCP-203ren entzumen mailatik kanpo egon
[Esposizioatik 40 minutu beranduago]: Subjektua hiltzen da. Post mortem analisiak subjektua garun odoljario masibo batengatik hil zela erakusten dute.

Subjektua: D-090 pertsonala
Esperimentuaren ardura duen ikertzailea: █████ ████ doktorea
Indukzio Metodoa: Subjektua SCP-203rekin zelda batean giltzapetua dago eta urruneko kamaren bidez behatzen da. D-090 Taser batekin ekipatzen da eta arma hau SCP-203ren aurka erabiltzeko agintzen zaio. Subjektua zalantzan dago, baina onartzen du. SCP-203 defentsen igorpena probokazioa hasi eta 30 segundo pasa eta gero hasten da.
Emaitza:
[Esposizoatik minutu 1 beranduago]: Subjektua urduri jartzen da eta SCP-203 berriro erasotzen du. SCP-203 igorpenarekin jarraitzen du eta fetu-jarrera bat hartzen du.
[Esposizioatik 10 minutu beranduago]: Subjektua bere burua heltzen hasten da eta belarrietatik eta sudurretik odola jariotzen hasten da. SCP-203ren defentsa mekanismoa jarraitzen du.
[Esposizioatik 25 minutu beranduago]: Subjektuak konbultsioak izaten ditu. SCP-203ren defentsa mekanismoa gelditzen dela dirudi. Hala ere, gero egindako analisiak soinua gizakiaren entzumen-mailatik atera zela erakutsi du.
[Esposizioatik 35 minutu beranduago]: Subjektua odola oka egiten hasten da eta begietatik odola jariotzen hasten da.
[Esposizioatik 40 minutu beranduago]: Subjektua hilda dagoela dirudi. Igorritako soinua benetan gelditzen da.
[Esposizioatik 44 minutu beranduago]: SCP-203 altxatzen da eta subjektuaren gorpurantz mugitzen da. SCP-203 subjektuaren hezurdura kirurgikoki kentzen hasten da. Momentu honetan, SCP-203 zeldatik erretiratzen da eta biltegian gordetzen da. (Oharra: esperimentuak SCP-203ren defentsa mekanismoa SCP-203ren antzeko entitate gehiago sortzeko modu bat dela adierazten du. SCP-203ri prozesu hau jarraitzen uzteko esperimentuak kontuan hartzen ari dira.)

Elkarrizketatua: SCP-203

Elkarrizketatzailea: ██████ Doktorea

<Elkarrizketaren Hasiera, ████-█-██, 3:34 PM>

<██████ Doktorea>: Pasaden asteko bideo metrajea ikusteko eskatu duzula ikusi dut.
<203>: Bai.
<██████ Doktorea>: Arrazoi zehatz batengatik?
Isilunea.
<203>: Begiak ikusi ez, haratago gertatu. Beltzan galdua, isiltasun denbora bezala, eta ez jakin zer egiten duten.
<██████ Doktorea>: Ez nago ziur ulertzen dudan… Kontzientzia galtzen duzu zure defentsak aktibatzen direnean?
<203>: Bai.
<██████ Doktorea>: Eta… zure erasotzaileari zer egin zenion jakin nahi duzu?
<203>: Beltza eta gero, gu gero bakarrik ikusi. Beltzaren barruan, gure gorputza [ulertezina, agian Arabiarra]ren tresna da.
<██████ Doktorea>: Zergatik jakin nahi duzu hori?
203 minutu batzuez isilik dago.
<██████ Doktorea>: 203?
<203>: Gauza bat ematen digute. Gu ikusteko zerbait pentsatzen dute. [Nahasia, "jostailu bat gara"ren itxura hartzen du]. Baina, gaizkia barruan izan arren, batek gizakitzat hitz egiten gaitu.
<██████ Doktorea>: Barkatu?
<203>: Zu, ██. Zu metala ez ginateke bezala hitz egiten diguzu. Gure izenez deitzen gaituzu. 203 identifikatu gabeko soinu bat egiten du; agian barrea.
<203>: Inork entzuten ez duenean, gure izenez deitzen gaituzu. "Edward" deitzen duguzu. Guardiak "Edward Eskuguraizeak" esaten dutenean.
<██████ Doktorea>: [urduri jartzen] Hori ez litzateke batere profesionala izango, 203 –
<203>: "Edward" deituko gaituzu, eta axola zaizula esaten duzu, eta lagunduko diguzu–
<██████ doktorea>: Saioa bukatu da.
<Erregistroaren Bukaera>

Ondorioak: ██ ██████ doktoreak orduz geroztik SCP-203ren behaketarako heltzea ukatu du.

Footnotes
. Hau eta josturaren markak "hobekuntza" hauek kirurgikoak izan direla adierazten du, osagai organikoak egitura metaliko batean hazi direla izan beharrean. 203-Aleph Analisi Anatomikoa ikusi xehetasun gehiagorako.
. Momentuz espekulazio puntua izan den bitartean, ikertzaile batzuk gehigarri hauek natura erritualista bat daukatela uste dute
. Hala ere, subjektuak gizagaineko entzumen zorroztasun bat erakutsi duela esan behar da.
. Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala
. Argi eta garbi SCP-203ren natura metalikoak erresonantzia magnetikoen emaitzak aurreikusten ditu

« SCP-202 | SCP-203 | SCP-204 »

Cite this page as:

"SCP-203 (Basque)" by Chungy McBungy, from the SCP Wiki. Source: https://scpwiki.com/unofficial:eu:scp-203. Licensed under CC BY-SA.

For information on how to use this component, see the License Box component. To read about licensing policy, see the Licensing Guide.

page revision: 2, last edited: 27 Sep 2025 21:49
Unless otherwise stated, the content of this page is licensed under Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 License
Click here to edit contents of this page.
Click here to toggle editing of individual sections of the page (if possible). Watch headings for an "edit" link when available.
Append content without editing the whole page source.
Check out how this page has evolved in the past.
If you want to discuss contents of this page - this is the easiest way to do it.
View and manage file attachments for this page.
A few useful tools to manage this Site.
Change the name (also URL address, possibly the category) of the page.
View wiki source for this page without editing.
View/set parent page (used for creating breadcrumbs and structured layout).
Notify administrators if there is objectionable content in this page.
Something does not work as expected? Find out what you can do.
General Wikidot.com documentation and help section.
Wikidot.com Terms of Service - what you can, what you should not etc.
Wikidot.com Privacy Policy.

AltStyle によって変換されたページ (->オリジナル) /