SCP-123 (Basque)
rating: +1

Elementuaren Zenbakia: SCP-123

Objektuaren Sailkapena: Euklid

Euste-prozedura Bereziak: SCP-123 instalazio segurtatu batean mantendu behar da eta mahai mardul baten gainean irmoki lotu behar da uhalen, kateen, sare baten edo bestelako antzeko gailuen bidez. Objektua eta mahaia 5 m x 5 m x 5 m baino txikiago ez den gela baten erdian kokatuak izan behar dira. SCP-123tik 100 metrotara ez dira gailu sentikorrak erabiliko, haien neurriak nabarmenki eraginduak izango direlako. Nabarmenkiago, ezin dira inolako objekturik sartu SCP-123n kondizio esperimentaletan izan ezik.

SCP-123ren garraioa arretaz egin behar da, astindua eta inarrosia izatea saihesteko ahalegindu behar da. SCP-123 ezin da, inolako baldintzatan, ur gorputz handien gainean garraiotua izan inolako moduz.

2. Maila baino gutxiagoko pertsonala ez da onartua izango euste-zeldan SCP-123rekin. Objektuarekin elkarreragiten duen edozein pertsona uhal, lokarri edo bestelako elementu zintzilikaririk gabeko arropa estua jantzi behar du. Ile luzea duten pertsonak bere ilea sareaz biltzeko eskatzen da.

Deskribapena: Objektua hirurogei triangeluz konposatutako esfera gris geodesiko bat da 65 cm diametro dituena. Triangelu hauen arteko areak hutsik daude, esferaren erdialdea ikusten uzten. Esfera konposatzen duen materiala ezezaguna da, eta █████ doktorearen gomendioagatik, materialaren konposizioaren ikerketa ikusizko behaketara mugatua izango da hurrengo abisura arte. Badirudi SCP-123 3.62 kg pisatzen dituela, nahiz eta bere benetako masa askoz handiagoa dela uste da.

Esfera geodesikoa barnehutsa da zentroa izan ezik. SCP-123ren zentroan gutxigorabehera milimetro bateko esfera beltz bat dagoela dirudi. Ezin da inolako argirik ikusi esfera beltzak islatzen edo igortzen duena. Badirudi nukleoak indar grabitatorio esanguratsu bat erakusten duela, kanpoko esfera geodesikoaren mugen barruan masiboki handitzen dela. Grabitate indar hau instrumento sentikorrak dozena metrotara erabiltzen neurri ahal da. Gutxi gorabehera hiru metroren barruan, grabitazio-erakarpena agerikoa da edozein ikuslerentzako, zintzilikatzen duten obektuak esferara bultzatuak izaten hasten dira. Kanpoko esferearen azalean, grabitazio-ekarpena egituran jarritako edozein objekturen pisua bikoizten du.

Barneko esferaren ezaugarriak agerikoak dira edozein objektu txiki kanpoko esferaren barruan sartzen denean. Horrelako edozein objektu azkar azeleratzen du objektuarengana eta desagertzen da. Objektura botatzen den edozein likido ere bai xurgatua izaten da. Analisiek erakutsi dute esfera beltzara hurbiltzen den argia zentrora kurbatzen dela. Barneko esferak erakutsitako grabitate kopurua bere azalean bere masa 1029 kg dela iradokitzen du, nahiz eta kanpoko esferaren barruko ageriko grabitate txikiagotze efektuak agian masa askoz handiagoa dela iradokitzen du. Horrelako masa bat normalean 200 metroko Schwartzschilden radio bat inplikatuko luke, 0.5 mm gutxigorabeherako baino askoz gehiago, kanpoko esferaren grabitate-murrizte propietateen frogatzat kontuan hartu ahal dira.

Gasak SCP-123ren grabitateagatik eraginduak izan ahal dira eta presio atmosferikoa 205kPa-ekoa da honen azalean. Hala ere, gasak kanpoko esfera geodesikoaren triangeluen arteko arean sartzeko ez gai dira. Honen arrazoia oraindik ezezaguna da, eta ikertua izaten ari da.

Kanpoko esfera eta barruko esfera bat bezala jarduten dutela aipatu behar da – kanpoko espazioa mugitua izaten denean, barneko esferak jarraitzen du. Harreman honi buruzko ikerketa gehiago iradokitzen da.

[SCP-123a] Eranskina: SCP-123 hondakin kanporatze unitate iradokitu da. SCP-123ren karguan dagoen ikertzailea, █████ doktorea, esfera geodesikoaren egitura-osotasunari buruz kezkatua dago. Edozein hondakin kanporatze eskaera █████ doktoreatik pasa behar da edo 4. Mailako pertsonalaren audientzia formal bat eskatu behar da. Hurrengo abisura arte, SCP-123rekin elkarreragin guztia esperimentazioara mugatuta dago. Agintean dagoen pertsonala kanpoko esferaren iraungarritasunari buruzko ikeketa gehiago behar delan ados dago.

« SCP-122 | SCP-123 | SCP-124 »

Cite this page as:

"SCP-123 (Basque)" by sloppyjoes7, from the SCP Wiki. Source: https://scpwiki.com/unofficial:eu:scp-123. Licensed under CC BY-SA.

For information on how to use this component, see the License Box component. To read about licensing policy, see the Licensing Guide.

page revision: 6, last edited: 27 Sep 2025 21:47
Unless otherwise stated, the content of this page is licensed under Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 License
Click here to edit contents of this page.
Click here to toggle editing of individual sections of the page (if possible). Watch headings for an "edit" link when available.
Append content without editing the whole page source.
Check out how this page has evolved in the past.
If you want to discuss contents of this page - this is the easiest way to do it.
View and manage file attachments for this page.
A few useful tools to manage this Site.
Change the name (also URL address, possibly the category) of the page.
View wiki source for this page without editing.
View/set parent page (used for creating breadcrumbs and structured layout).
Notify administrators if there is objectionable content in this page.
Something does not work as expected? Find out what you can do.
General Wikidot.com documentation and help section.
Wikidot.com Terms of Service - what you can, what you should not etc.
Wikidot.com Privacy Policy.

AltStyle によって変換されたページ (->オリジナル) /