SCP-082 D-Klaseko pertsonal bat erasotzen buruaren gainean kamara bat eramaten zuena
Elementuaren Zenbakia: SCP-082
Objektuaren Sailkapena: Euklid
Euste-prozedura Bereziak: SCP-082ren ezabatzerako eta lasaitzerako Bio-Euste Armatuko 14-Tokian kokatutako etxebizitza handitu bat jabetu da. Arma estandarrak SCP-082n ia efekturik ez duten bitartean, iruzur baten bidez kooperazioa lortu ahal da; subjektua Frantziako erregetzat koroatua izan dela eta euste tokia bere babeserako jauregi handi bat delaren ustean dago. Elkarreragiten duen pertsonal guztiak iruzurraren berri izan behar du eta hau zorrozki jarraitu behar dute. Garbiketaren pertsonala D Klaseko pertsonala bakarrik izan behar da.
SCP-082ren eusterako esleitutak izan diren guardiak 2. Mailako baimena izango dute, baina SCP-082rekin zuzenean elkarreragitea saihesteko eskolatuak izan dira.
Deskribapena: SCP-082 genetikoki gizaki bat da; hala ere, prozesu batzuen bidez (kimikoa, hormonala, kantzerigenoa edo naturaz gaindikoa), SCP-082 proportzio erraldoietara hazi da. 2.4 metroko altuera (8 oin inguru) eta 310 kg (700 libra inguru) pisatzen, SCP-082ren proportzioak bitxiki neurrigabeak dira. Buru arinki punta-zorrotz eta burursoil bat dauka, kokots borobildu eta masailezur handi bat, sudur erraboilkar bat eta begi hondoratu batzuk. Subjektuak gainpisua eta muskulu-masa kopuru handi bat erakusten ditu aldi berean. Bere besaurreak muskulatsuak eta arriskutsuak dira, 71 cm inguruko (28 hazbete inguru) zirkunferentzia batekin. Ukabilen tamaina 30 cm-tara hurbiltzen da hatz-koksorrekin batera (ia 12 hazbete). Nahiz eta oinak handiak izan, subjektuaren tamainaren proportzioarekiko txikiak dira (gizonen 14. neurri amerikarra). Subjektuaren larruazala beltzaranduta eta orbainez konposatuta dago (euspenean ezabatzeko hainbat urteko saiakeren ondorio). X-Izpiak interpretatzeko zailak izan dira ehun muskularraen dentsitate handiagatik, hala ere eskanerrak hainbat bala, laban eta ezpata bat ezagutaratu dute SCP-082ren haragian inkrustatuta.
SCP-082 bere burua Fernand bezala adierazten du eta frantses natural bat eta azentu asko duen ingelesa hitz egiten du. Hitz egiten duenean bere hortz handi eta estutuetatik zehar egiten du. SCP-082 bere hortzak jateko eta abesteko erabiltzen ditu. Subjektuak bere gozamenerako abestiak abestuko ditu, Aro Viktoriarreko taberna abesti ahaztuetatik klasiko modernoetaraino, arrunki sukaldatzen eta jaten ari den bitartean. SCP-082k ez du bere buruko alboen ilea orrazten, baizik eta harakin laban handi batekin mozten du. Laban hau janariaren prestakuntzarako eman zen. Aurpegiko ilea esajeratua dela azpimarratu behar da, hari-zuntz bakar batek lodieraz milimetro bat neurtu dezake (arkatz mekaniko baten grafitoaren antzeko lodiera eta itxura). Noizbehinka, SCP-082 bere hortzak hainbeste estutuko ditu hortzoiak odola jarioko dutela. Hau normaltzat hartzen da.
SCP-082ren jarrera lagunkoia eta kezkarik gabekoa da. SCP-082 arropategi handi bat pilatu du bere espetxeratze denboran zehar, eta modu ezberdinetaz janztea gustoko du, janzki formalak, uniforme militarrak, pailazo bezala eta emakumeen arropa. Arropa berriak eskatu eta gero erabiltzeko egon behar dira. Subjektuak sarritan txantxak egiten saiatzen da eta pertsonalarekin ongi hezia da, askotan afaltzera gonbidatzen. Hala ere, bisitan dagoen pertsonala, edozein momenutan adi egon behar da, SCP-082 besteak eraso eta goseki jan dezakelako. Subjektua sarritan barkamena eskatuko du bere jokamolde faltagatik beste norbaiten elkarrizketa eteteagatik, bere burua jateagatik eta bere gelan desmasia bat egiteagatik. SCP-082ren masailhezurra hezurrak apurtzeko indarra dauka eta buruhezurrak gozatzen dituela dirudi. Erasoak zorizkoak eta arrazoirik gabekoak direla dirudite—subjektuak berriki jan duen ala ez ez dauka efekturik gose kanibal honetan.
SCP-082 errealitatea eta fikzioa ezberdintzeko ezgai da irakurtzen edo telebista/filmak ikusten dituenean. Hainbat aukeratan, SCP-082 bere pertsona gustokoena, Hannibal Lecter, ezagutzeko nahia adierazi du eta subjektuak telebistako programazioa zuzeneko telebistaren moduko bat dela uste du. Nahiz eta adimen jaso bat erakutsi du memorian eta puzleen ebazpenan, parodia, satira eta fikzioaren kontzeptuak bere ulermenaz haratago daude. SCP-082 gezurraren kontzeptua ulertzen duela dirudi, eta besteak nahita gezurtzen ari direnean badaki, eta orokorrean bere iraganari buruz galdetzen zaionenan ageriko gezurrak kontatzen ditu. SCP-082ren arabera, hau da:
- Banpiro bat
- Homunkulu bat
- Big Bird
- André Erraldoia
- Napoleon
- Obelix (Asterixen laguntzailea)
- Ilunabar doktorea
- Hulk
- Alejandro Handia
- Hook kapitaina
- Sherlock Holmes
- Frankenstein doktorea
- Frankensteinen Munstroa
Gezur hauek zalantzan jartzen direnean, "Baina bakarrik gezurtzen dut nire hortzen artean dagoenean!"ren aitzakia jartzen du.
Cite this page as:
"SCP-082 (Basque)" by FritzWillie, from the SCP Wiki. Source: https://scpwiki.com/unofficial:eu:scp-082. Licensed under CC BY-SA.
For information on how to use this component, see the License Box component. To read about licensing policy, see the Licensing Guide.
Filename: SCP-082-new.png
Author: S D Locke S D Locke
License: CC BY-SA 3.0
Derivative of:
Name: Inside, looking outside
Author: Sagie
License: CC BY-SA 2.0
Source Link: Flickr
Name: Person s hand extended open in front of bright window in shadow
Author: Lalesh Aldarwish
License: CC0
Source Link: Freerange
Name: Prikaz trola.jpg
Author: August Dominus
License: CC0
Source Link: Wikimedia Commons