File footage of SCP-017ren artxiboko irudia
Elementuaren Zenbakia: SCP-017
Objektuaren Sailkapena: Keter
Euste-prozedura Bereziak: SCP-017 100 cm x 50 cm x 50 cm-ko kristal akrilikozko kaiola batean gordeta dago, 6 m 6 m 4 m neurtzen dituen gela baten erdian zintzilikatua. Lurrean, paretetan eta sabaian argi islatzaileak jarri dira kaiolara zuzen apuntatzen, SCP-017 angelu guztietatik argitan egoteko momentu guztian. SCP-017ren kontrolezko gelara esleitua izan den pertsonala argien funtzionaltasuna eta larriadietako energia generadorearen funtzionaltasuna monitorizatu beharko dute eta mantenimendura deituko dute argi erre bat edo generadorearekin arazoren bat jakin bezain laster.
Pertsonala sartzeko baimenduta dagoen egoera bakarra argiak aldatzeko da. Gelara sartzen den pertsonala esleitutako gorputz osoko janzki islatzailearekin jantzita egon behar da eta funtzionatzen duten argien aurrean ez jartzeko abisatuak izango dira.
Deskribapena: SCP-017 giza itxurako figura bat da 80 zentimetro altuera dituena, ume txiki baten antzekoa anatomikoki, baina ezaugarri identifikatzaile bereizirik gabe. SCP-017 errezel ilun eta ketsu batekin estalita dagoela dirudi. Ez dira errezelaren azpian objekturik aurkitzeko saiakera arrakastatsurik egon, baina honen aukera ez da alde batera utzi.
SCP-017ren gainean proiektatzen diren itzalekiko erreakzioa berehalakoa eta azkarra da. SCP-017 itzala proiektatzen duen objektuaren gaienean salto egiten du eta bilduko du, hau eta gero bere tamaina normalera itzuliko da, objektuaren arrastrorik utzi gabe.
Ohar Gehiagarriak: BETA mailako edo goragoko baimena daukan pertsonalak #017-1 dokumentua ikustera bultzatzen da.
Cite this page as:
"SCP-017 (Basque)" by Sam Swicegood (CityToast), from the SCP Wiki. Source: https://scpwiki.com/unofficial:eu:scp-017. Licensed under CC BY-SA.
For information on how to use this component, see the License Box component. To read about licensing policy, see the Licensing Guide.
Filename: scp017InCaptivity
Author: CityToast CityToast
License: CC BY-SA 3.0 Unported
Source Link: Self