SCP-002 bere euste-tokian
Elementuaren Zenbakia: SCP-002
Objektuaren Sailkapena: Euklid
Euste-prozedura Bereziak: SCP-002 energia iturri egoki batera konektatuta mantendu behar da denbora guztian, kargatze modu bat dirudien egoera batean mantentzeko. Ilunaldi elektriko baten kasuan, objektuaren eta instalazioaren arteko larrialdietako barrera itxi behar da eta tokia ebakuatua izan behar da. Instalazioaren energia berrezartzen denean, X-izpiko eta argi ultramoreko aldizkatutako argi-pirrintak tokia argitu behar dute SCP-002 energia iturrira berriro konektatu arte eta kargatze modura itzultzi arte. Euste-tokiaren airearen presioa negatiboa mantendu behar da denbora guztian.
Gutxienez bi (2) kide dituzten taldeak SCP-002tik edo bere euste-tokitik 20 metrotara egoteko beharrezkoa da. Pertsonala bata-bestearekin kontaktu fisikoa mantendu behar dute momentu guztian beste pertsona bat dagoela baieztatzeko, pertzepzioa objektuaren hurbiltasunak desitxuratu dezakelako.
3. Mailatik beherako pertsonala ez dauka SCP-002ren barruan egoteko baimenik. Baldintza hau tokikoak ez diren 4. Mailako bi (2) administratzaileen baimen idatziarekin deuseztatzen da. Baimen hau jasotzen duen pertsonalak 3. Mailako bost (5) segurtasun langileengatik lagundua izan behar da kontaktuaren iraupen osoan zehar eta bere maila eta segurtasun baimena behin-behineko deuseztatu behar dute. Kontaktua eta gero, pertsonala SCP-002tik gutxienez 5 km urrunduko da eta hirurogeita hamabi (72) orduko berrogeialdi bat eta ebaluazio psikologikoa egin behar dute. Psikologoek lanera bueltatzeko prestzat hartzen badituzte bere pertsonal-maila eta segurtasun baimenak berrezarriak izango dira berrogeiladia bukatzen denean.
Deskribapena: SCP-002 60 m3 (edo 2000 oin3)ko bolumena duen tumore-hazkuntz haragitsu bat da. Alde batean kokatutako burdinezko balbula batek bere barnealdera eramaten du, renta baxuko apartamentu estandar bat dela dirudi. Gelako pareta batek lehio bat dauka, nahiz eta kanpotik horrelakorik ez izan. Gelak altzariak ditu, azterketa zorrotz bat egin eta gero, zizelkatutako hezurra, txirikordatutako ilea, eta gizakiak sortzen dituen bestelako substantzia biologikoz eginak direla dirudite. Testatutako materia guztiak aparteko edo zatikatutako DNA sekuentziak erakusten dituzte gelako objektu bakoitzarentzat.
Mulhausen Txostena kontsultatu [erref. 00.023.603 dokumentua] objektuaren aurkikuntzari buruzko xehetasunentzako.
Erreferentzia: Orain arte, subjektua zazpi pertsonalen desagerpenen arduraduna izan da. Instalazioan pasa duen denboran zehar altzari gehiago gehitu ditu bi lanparekin, alfobra batekin, telebista batekin, irrati batekin, puf batekin, hizkuntz ezezagun batean dauden hiru liburuekin, umeentzako lau jostailuekin eta loreontzi batean dagoen landare batekin. Laborategiko animaliekin egindako esperimentuak, goi-mailako primateak barne, SCP-002ren erantzuna eragiten huts egin dute. Hilotzak edozein efektu eragiten huts egin dute. Subjektuak materia organikoa altzarietan bihurtzeko erabiltzen duen prozesua edozein dela ere bizirik dauden gizakiak sartzean bakarrik aktibatzen da.
Mulhausen Txostena ikusi dokid:00.023.603
Mulhausen Txostena [00.023.603]
Hurrengoa SCP-002ren aurkikuntza zehazten duen txosten motz bat da
Subjektua Portugalen iparraldeko krater txiki batean aurkitu zen, non Lurra bere orbiatatik jo zuen. Harri lodizko oskol batean kapsulatuta zegoen, objektuaren kanpoalde haragitsua talkarengatik agerian geratu zen. Bertako baserritar batek kraterra aurkitu zuen eta herriko agurea informatu zuen. Subjektua SCP-aren arreta irabazi zuen tokian ezarritako 4. Mailako agente batek objektuak sortutako anomalia erradioaktibo bat detektatu zuenean.
Mulhausen Generalak burutzen zuen biltze eskuadroi bat tokira zabaldu zen non objektua edukiontzi handi batean segurtatu zuten eta hasierako esperimentazioarekin hasi ziren bertako herritik erreklutautako subjektuekin. Hiru gizon egiturara indibidualki bidaliak izan ziren eta geroago desagertu egin ziren. Subjektuaren propietate hilgarri hau aurkitu zenean, Mulhausen Generalak 4a. Mailako Bukaera Agindu bat igorri zuen lekuko guztientzat (herriaren 1/3 bat gutxi gorabehera) kanpoko ezagutzarik ez egoteko ziurtatzeko eta [DATU EZABATUAK] SCP instalaziora garraioa hasi zuen.
Garraiorako prestakuntzaren bitartean, SCP-ko lau segurtasuneko pertsonal azalpenik gabe objektura erakarriak izan ziren. Inspekzio bat eta gero, objektuak altzari berriak "hazi" izango balitu bezala agertu zen eta apartamentuko gela baten antza izaten hasi zen. Mulhausen Generalak III Klaseko HAZMAT janzkien eskuratzea agindu zuen geratzen ziren segurtasun taldeko kideentzat, edukiontzia karga-ontzi batera altxatzera ekin ziotela SCP euste-instalazio batera garraioaren zain.
[DATU EZABATUAK]
[DATU EZABATUAK]
Mulhausen Generalaren bukaera eta gero, SCP-002 SCP-ko pertsonalak bir-segurtatu zuen eta [KONFIDENTZIALA]ra eraman zuten euste-berezirako, gaur egun dagoen tokian. 3. Mailatik azpiko baimena daukan pertsonalari SCP-002ren edukiontzira heltzea ukatu zaie 4. Mailako bi pertsonen aldez aurreko baimenik gabe Mulhausen gertakaria eta gero.
Cite this page as:
"SCP-002 (Basque)" by Unknown Author, from the SCP Wiki. Source: https://scpwiki.com/unofficial:eu:scp-002. Licensed under CC BY-SA.
For information on how to use this component, see the License Box component. To read about licensing policy, see the Licensing Guide.
Filename: 800px-SCP002-new.jpg
Names: Leather ball, N/A, two brown steel wheeled airplane stairs on snow field during daytime
Authors: The Metropolitan Museum of Art, N/A, N/A
License: Public Domain, CC0, CC0
Source Links: Metropolitan, pxhere, peakpx