Joan edukira

Creative Commons

Aitortu 4.0 Nazioartekoa

CC BY 4.0

Deed

See the legal code

Honakoak egin ditzakezu:

  1. Partekatu — partekatu, kopiatu eta birbanatu edozein bitarteko edo formatutan edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
  2. Moldatu — nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz sortu edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
  3. Lizentzia-emaileak ezin ditu askatasun horiek atzera bota, lizentziako baldintzak betetzen dituzun bitartean.

Honako baldintzen arabera:

  1. Aitortu Aitortza egokia egin behar duzu , lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik.
  2. Ez dago murrizketa gehigarririk — Ezin duzu lege-baldintzarik edo neurri teknologikorik aplikatu, baldin eta lizentziak baimentzen duen zerbait legez murrizten badiete gainerakoei.

Oharrak:

Ez duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.

Ez da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.

Notice

Laburpen honek benetako lizentziaren ezaugarri nagusi eta baldintza batzuk soilik nabarmentzen ditu. Ez da lizentzia bat eta ez du balio legalik. Benetako lizentziaren baldintza guztiak arretaz berrikusi beharko zenituzke lizentziadun materiala erabili aurretik.

Creative Commons ez da abokatu-bulego bat, eta ez du lege-zerbitzurik ematen. Laburpen hau edo laburtzen den lizentzia banatzen, erakusten edo horren esteka erabiltzen denean, ez da abokatu-bezero harremanik edo bestelakorik sortzen.

Creative Commons is the nonprofit behind the open licenses and other legal tools that allow creators to share their work. Our legal tools are free to use.

Footnotes

  • return to reference Aitortza egokia egin behar duzu — Egilearen izena eta aitortutako alderdiena, egile-eskubideen ohar bat, lizentzia-ohar bat, erantzukizun deskargu ohar bat, eta materialaren esteka eman behar dituzu, horiek eman bazaizkizu. 4.0 Bertsioaren aurreko CC lizentziek materialaren izenburua ere emateko eskatzen dute, hori eman bazaizu, eta beste desberdintasun txiki batzuk izan ahalko dituzte.
  • return to reference aldaketak egin diren adierazi — 4.0 Bertsioan, materiala aldatu duzun adierazi behar duzu, eta aurreko aldaketen ohar bat atxiki behar duzu. 3.0 eta aurreko lizentzien bertsioetan, lan eratorri bat sortzean soilik adierazi behar duzu aldaketak egin dituzula.
  • return to reference salbuespen edo muga — Salbuespen eta mugen mende dauden erabiltzaile-eskubideak, bidezko erabilera eta fair dealing-a kasu, ez daude CC lizentzien eraginaren menpe.
  • return to reference publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek — Beharbada, baimen gehigarriak lortu beharko dituzu, materiala zuk nahi duzun moduan erabili aurretik.

AltStyle によって変換されたページ (->オリジナル) /